Artikuluak eta Kapituluak

IMPACTMUS proiektuaren gaiekiko taldearen  erreferentziak:

Ikerketa honek aurkezten du Lehen Mailako Kataluniako zentroetan (Espainia) ikusitako musika-praktiketako datu-bilketako tresna eta bere eraikuntzarako jarraitutako prozesua. Adostutako ikuspegi didaktikotik abiatuz, item behagarriak ezarri ziren. Item hauek praktika onak esaten zituzten Musika-Heziketan. Ondoriozko tresna, balidatzera errenditu zena, bi partez osatuta dago eta parte hauek behaketa testuinguruaren eta berean zehar agertutako alderdien datuak biltzea nahi dute. Bukatzeko tresnaren eraikuntza prozesuan agertutako zailtasunak eztabaidatzen dira. Elementuak ematen dira ere irakasleen eta ikertzaileen arteko elkarrizketa bultzatzeko.

Kapitulu honetan, Gabriel Rusinek-ek eta José Luis Aróstegui-k, Europako perspektibatik idatziz, ikusten dute nola heziketa-erreforma neoliberalekin erlazionatutako erakunde transnazional batzuk ulertzen duten ekonomikoan oinarritutako curriculum batek justizia soziala bultza dezakeela, kaltetuagoen arteko umeak lorpen akademikoa hobetzen badu. Honek desberdintasun ekonomikoak txikiagotzera laguntzen du. Hau baieztapen polemikoa irudi dakieke batzuei heziketa-erreforma neoliberalek jada pribilegioak emandakoei laguntzeko joera dutenez gero eta heziketa profesional eta teknokratikorako gainerakoaren heziketa baztertzen du. Hala ere, Rusinek-ek eta Aróstegui-k argudiatzen dute musikak eskola-curriculumaren parte izaten jarraitzen badu eta beraz, umeen gehiengorako eskuragarria bada, orduan irakasleek konbentzitu behar dituzte autoritateak garrantziaz eta musika-heziketaren eraginkortasunaz nahitaezko heziketaren helburuak lortzeko. Beste edozein materiatan bezala, musika-irakasleek proba estandarizatuak eta neurketa kuantitatiboak erabiliko dituzte egiten dueneko kontu emateko, baita ere ebaluazioko erreminta kualitatiboen beharra babesten dute. Erreminta hauek eman behar dituzte ziurtasun zehatzak, umeek musika-klasean ikasten dutenaren gainean. Datu garrantzitsuak dira etorkizun arrakasta ekonomikorako eta bere errealizazio pertsonalerako. Taldea ez da lan egokia egiten ari azaltzeko nola, zer modutan, eta zer puntutara arte musikaren eta arteen ikerketak trebatzen duen pentsamendu kritikoa, sormena eta irudimena. Hauek dira ezaugarriak eta ahalmen baliotsuak elite ekonomikoetarako eta talde artistikoetarako (Winner, Goldstein, & Vincent-Lancrin, 2013).  Horregatik ebaluatzeko beste era batzuk behar dira musika-irakasleek beti jakin dutena politikariei erakusteko: musika ikaragarri garrantzitsua dela sozietaterako eta neurketa kuantitatiboen bitartez soilik ezin dela ebaluatu. Honela ikusita, ebaluazio kualitatiboko erremintan igoera, erresistentzia politikoko moduan ikus liteke, bastioi bat bezala eskolatik musika kendu nahi duten haien contra eta apaindura bezala nabaritzen dutena eta, beraz, bazter uzteko modukoa bezala.

Artikulu hau saiatzen da disjuntzio bat azaltzen: eskola-musika-heziketako gainbehera eta musikak gazte kulturetan eta sormenean duen garrantzia, ezagueraren ekonomia berriaren barruan. Lan honen datuak datoz erreforma kurrikularrei buruzko dokumentu nabarmenenen analisitik, eta munduko leku desberdineko musika-hezitzaileen posta elektronikoak jasotako erantzunetako ere. Hezitzaile hauek ados daude musika-heziketa gutxiagotara doala mundu osoan eta baita ere, ados daude disjuntziorekin. Musika-heziketako gainbeheraren arrazoi nagusiak dira: 1) heziketa-erreformetan babestutako curriculum modeloa; 2) ebaluazio estandarizatuetako enfasia; 3) errekurtso libre gutxiago; 4) musika-heziketaren justifikazio okerra.