¿Zer da Impactmus?

Musika-heziketa nahitaezko irakasgaien parte da Espainian 90. hamarkadatik. Nahikoa denbora igaro da belaunaldi berriengan eskola-musika-heziketak izan duen inpaktuaren gainean eta Espainiako heziketa-sistemaren barruan musikak jokatu duen paperaren gainean ikerketa egiteko, heziketa-politiketako erreformen marko berrian musikak nahitaezko curriculumean duen paperaren gainean galdetzeaz gain.

Ikerketa hau atzera begirako perspektibatik planteatzen da eta aldi berean modu prospektiboan. Datu enpirikoetan oinarrituta , nahitaezko curriculumeko parte bezala eskola-musika-heziketak izan duen lekua ebaluatzea da helburua. Horrela, ikerketatik datozen datuak kontutan hartuta, proiektu honen asmoa ezaguera sortzea da azken hamarkadetan musika-heziketak nahitaezko irakaspenetan izan duen inpaktua zehazteko, eta baita ere ikerketa honek eskaini dezakeen ekarpena dokumentatzea heziketa-sistema eta bertan hezten diren gazteek gizartearen eta ezagueraren ekonomiaren erronkei aurre egin diezaieten.

Asmo bikoitz honi erantzuna emateko, musika-heziketa Lehen eta bigarren hezkuntzan aztertuko da. Musika-heziketa denbora askoan egon da, eta neurri batean oraindik ere hala jarraitzen du, bere presentzia, Grezia klasikotik hasitako arrazoi filosofikoetan oinarrituta, curriculumaren barruan dagoela justifikatzen. Hau garrantzitsua izanik, justifikazioak gainditu eta musika-heziketak zergatik eskoletan egon behar duen (edo ez) adierazten duten ziurtasunetara pasa behar du. Proiektu hau analisiak, balorazioak eta datu enpiriko kuantitatibo zein kualitatiboetan oinarritutako erabaki-hartzeak eskatzen dituen korronte ikertzaileari gehitzen zaio.

Helburua lortzeko, proiektuak hiru urtetan garatuko den ikerketa-diseinu mistoa izango du. Hasteko, bibliografiaren ikerketa sakona egingo du eta analisi-kategoriak osatuko ditu partekatzeko den ikerketa-erreminteta multzo bat prestatuz. Datuen bilketa eta analisirako estrategia desberdinak izango ditu, emaitzak balidatzeko ere izango dituen moduan. Disziplina askotako ikertzaileak garatua, gehienak musika-heziketako espezialistak izanik eta Espainia barruan ordezkaritza geografiko desberdinarekin, agente kritiko rola beteko duen Exeterreko Unibertsitateko kide ospetsu bat ere izango dugu, Espainiako egoera Europako errealitatearekin alderatzeko balioko diguna eta aldi berean kanpoko ebaluatzaile ere izango dena.

Txosten partzialak egingo dira eta aurkikuntzen probak ikerketa-mintegietan zein kongresu zientifikoetan egingo dira. Azkeneko konklusioak, amaiera txosten batean osatuta, maila akademikora hedatuko dira kongresuetan aurkeztuz, nazio eta nazioarteko zientzia aldizkarietan artikuloak proposatuz, eta zabalduko dira lekukotasunak zein esperientzia argigarriak jasoko dituen ikus-entzunezko baten ekoizpenaren bidez, ezaguerak gizarteratzeko modu egokia delakoan.

Bilera presentzialak egingo dira eta bideokonferentzia bidez ere egingo dira. Interneten gune bat sortuko dugu proiektuari ikuspena emateko, eta kontratatutako estatistika- teknika baten laguntza izango dugu galdeketen analisirako eta baita ere kanpoko ebaluazioa, atzerriko kidearen eskutik, prozesu ikertzailea garatzen ari den bitartean berau balioetsiko duena.

Leave a Reply